Ekintzaile izan nahi?

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

Hernanin Kooperatzen espe­rien­tzia bi urtez aurrera era­man ondoren, KoopFabrika ekintzailetza programa berria jarri dute martxan Beterri-Buruntza, Debagoiena eta Oarsoaldea eskualdeek, tokian tokiko instituzio eta eragile lokalekin elkarlanean. 

Otsailaren 1etik aurrera
Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea emateko asmoa dauka Koop­Fa­brikak, arlo teoriko zein prak­tikoa uztartuz. 
Otsailaren 1ean hasiko den programak arlo teoriko komu­na lantzeaz gain,  ekin­tzaile­tza sozia­lerako tresnen erabil­penean trebatzeko eta, mar­txan diren proiektuak bisita­tzeko aukera izango da, eta pro­iektuei pertsonaliza­tutako garapen eta saretze­rako tuto­re­tzak ere eskainiko dituzte.

Informazio gehiago, webgunean
Ideia bat daukatenek, dago­eneko enpresa txiki baten ja­beak direnek... aukera dute ekin­tzailetza programa be­rri­an parte hartzeko. Informa­zio gehiagorako, edota izena ema­teko: koopfabrika.eus, bete­rri-buruntza@­koop­fabri­ka.­eus edo 688 84 95 40. Horrez gain, sare sozialetan ere emango dute programaren berri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!