Errefuxiatu izaera behin betiko, Hassanna Aaliak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 20a, 01:00

Errefuxiatu politikoa da, hemendik aurrera, Hassanna Aalia saharar aktibista, behin betiko. 2016ko urriaren hasie­ran aitortu zion asilo babesa Espainiako Auzitegi Naziona­lak, baina Barne Ministe­ritzak kontrako errekurtsoa aurkez­teko aukera zuen. Izan ere, aurretik Aalia kanporatzeko ebazpena egin zuen ministe­ri­tza izan zen.
Barne sailak ez du erre­­­kur­tsorik aurkeztu, eta beraz, behin betiko lortu du erre­fu­xiatu izaera sahararrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!