Iruran jokatu zuten aurreko asteburuan Gipuzkoako Trinkete txapelketa Hernaniko pelotariek, eta jokoan zeuden lau txapeletatik hiru ekartzea lortu zuten: seniorren bigarren mailan, Eñaut Esnaolaren eskutik; jubeniletan, Endika Arizmendiri esker; eta Oihan Zugastik jantzi zuen kadete mailakoa.
Esnaola izan zen garaipen errazena izan zuena; 40-9 garaitu zuen Azkoitiako Intza Solano. Urnietarekin lehiatzen den hernaniarrak, erakutsi zuen maila hau txiki geratzen zaiola, eta bere lekua trinketeko elitean dagoela.
Arizmendirena, aldiz, izan zen partidu berdinduena; 35-31 irabazi zion Azkoitiako Cuevas pelotariari. Garaipenaren gakoa izan zen, trinketean daukan esperientzia.
Eta azkenik, Zugastik 30-15 egin zuen Azkoitiako Aranbarriren kontra.
Hauekin, denera 6 txapela lortu dituzte hernaniarrek, denboraldian zehar.
Beste bi txapelketatan, hernaniarrak
Horrez gain, beste bi txapelketari eman zieten hasiera aurreko asteburuan: Euskal Herrikoari eta Gipuzkoako Errendimendukoari, hain zuzen.
Euskal Herriko txapelketan, Hernaniko hiru bikotek hartuko dute parte. Kadete mailan, Xabier Salaberria eta Oihan Zugastik; eta seniorretan, 1go mailan Oier Apezetxea, Iñigo Urkizu eta Iñigo Labakak, eta ohorezko mailan, Paul Ojuel, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeagak.
Aurreneko bien helburua da, finalerdietarako txartela lortzea; azkenekoena, aldiz, txapela jantzi eta Euskadiko selekzioarekin San Franciscora bidaiatzea.
GAURKO PARTIDUAK
Alebinak:
-Gazteleku/Arabaolaza-Castañeda. 18:30 (1), Andoainen.
-Gure Txeru/Salaberria anaiak. 19:30 (1), Getarian.
Infantilak:
-Tolosa/Uitzi-Oiartzabal. 19:30 (2), Tolosan.
Kadeteak:
-Salaberria-Zugasti/Txumulutxueta. 20:30 (1), Hernanin.
-Gure Txeru/Urra eta beste bat. 19:30 (2), Getarian.
Jubenilak:
-Tolosa/Garmendia eta beste bat. 19:30 (3), Tolosan.
-Gazteleku/G.Arizmendi-Aldunberri. 18:30 (4), Andoain.
Herriaren txapelketa:
-Ojuel-Gorrotxategi/Zubizarreta-Gorriti. 19:00 (2), Aretan.