«Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra munduan...»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 20a, 01:00

San Sebastian eguna ospatuko dute gaurko egunez donostiar guztiek, eta horrek Hernanin ere izan du eragina. Ohi bezala, danborrada entzun ahal izan zen hainbat lekutan, tartean Urumea ikastolako pa­tioan. Bertan elkartu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak Raimundo Sarriegiren doinuak danborraz jotzeko. Ederki astindu zituzten makilak haurrek, eta liluratuta utzi zituzten, batez ere, bertaratu ziren gurasoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!