Oronak haunditu egin du Norvegian duen presentzia

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 20a, 01:00

Beste enpresa bat erosi berri du Oronak, Hernanin egoitza duen euskal konpainiak. Scan Heis enpresa da, hain zuzen, eta operazioak Norvegiara za­bal­tzea ahalbidetuko dio, bertako presentzia haundituz.
Pren­tsa-ohar bitartez azaldu  dutenez, mugimendu ho­ne­­­kin «21 milioi fakturatzea aurreikusten» dute. Izan ere, «dagoeneko 8 bulego eta kualifikazio haundiko ia 100 profesional ditu Norvegian».

Kalitatezko zerbitzu eta produktu bat sustatzeko aukera
Scan Heis enpresaren jabe ohiak, eta egun zuzendari den  Atle Hellandek azaldu duenez, «parte izateko konpainiarik onena zen Orona, aukera ematen baitzuen kalitatezko zerbitzu lehiakorra eta produktu bat sustatzeko, gure bezero-orientazioa mantenduz, gure enpresaren ezaugarri izan dena urteetan».

Positiboa, Oronarentzat ere
Orona konpainiak berak ere, begi onez ikusi du elkartzea: «integrazioaren oso balorazio positiboa egiten dugu, gure bezeroei herrialde ozoan zerbitzu lehiakorra eta kalitatezkoa eskaintzeko gaitasuna indartuko baitu».
Bide batez, gogoratu dute beste hainbat erosketa egin zituela Oronak iaz: Frantzian, Polonian, Portugalen eta Norvegian, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!