Argazkilaritza digitalari buruz, ikastaroa eskainiko dute Biterin otsailaren 6tik apirilaren 26ra. Gaian sakontzea izango da helburua, eta bertan irakatsiko da nola egin erretratua, paisaia, gaueko eta kaleko argazkilaritza... Izenematea dagoeneko irekita dago: datorren ostiralera arte izango da apuntatzeko aukera, Biterin bertan.