Kimaketa lanak egingo ditu gaur Udalak, Urbieta kalean, anbulategiaren atzean, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak bitartean. Udalak jakinarazi du ez dutela bidea moztuko, baina trafikoan eragina izan dezaketela lan hauek; kimaketekin bukatu bitartean, tarteka trafikoa eten beharko dute. Bestalde, gogorarazi du oste-gunero bezala feria izango dela gaur, eta ondorioz, ohi bezala, norabide bakarrekoa izango dela trafikoa, Urbieta kalean.