Arcadi Oliveres, migratzaile eta errefuxiatuen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 19a, 01:00

Hilaren 25erako hitzaldia antolatzen ari dira Udaleko Kulturarte­ko­tasun Arloa eta SOS Arrazakeria; Migratzaileak eta errefuxiatuak: zurrumurrurik gabeko harrera. Arcadi Oliveres izango da hizlaria, ekonomista eta Justicia i Pau erakundeko aktibista. Besteak beste, etorkinen eta errefuxiatuen inguruan sortzen diren aurreiritziak izango ditu hizketagai, eta aztertuko du, baita ere, horrek zein eragin izaten duen errefuxiatuen harrera politiketan. Biterin izango da hi­tzaldia, 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!