«Txalotzekoa da taldeek erakutsitako jarrera eta eman duten itxura»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 19a, 01:00

Asteburu ona izan zen aurrekoa Hernaniko Eskubaloi Taldearentzat. Denek irabazi egin zuten, batek izan ezik, berdinduta bukatu baitzuen norgehiagoka.

Lanaren fruitua
Dena den, emaitzez gain, es­kubaloi taldeko kideen jarrera eskertu nahi du klubak: «emaitzez aparte, txalotzekoa da taldeek erakutsitako jarrera eta eman duten itxura. Nes­ketan, infantil mailako Her­na­ni Bk eta alebinek, edota alebin mutilek nola gozatu duten ikustea ere ederra izan da».
Horrez gain, entrenamenduetan egiten duten lana ere goraipatu nahi izan dute: «aipatzekoa da, baita ere, entrenamenduetan landutakoa, fruituak ematen ari dela egiaztatzea, kadete mutiletan edo Hernani A taldeetan ikusten den bezala».
Horregatik guztiagatik asteburu hau «borobila» izan dela onartu du Hernaniko Eskubaloi taldeak eta mezu bat luzatu diete jokalariei: «aurrera neska-mutilak!». yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!