Gr-11 ibilbideko aurreneko etapa, Irundik Berara, egiteko irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak iganderako. Goizeko 07:30etan aterako dira, Atsegindegitik; 21km-tako ibilbidea da, 6-7 ordutan egitekoa. Bazkideek eta bazkideak ez direnek hartu dezakete parte, baina aurrez izena eman behar dute denek, eta gaur da horretarako azkeneko eguna.