Bertsotan dotore, taberna giroan jaun eta jabe

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 19a, 01:00

Andoni Mujikak jantzi zuen pasa den urtean, Tabernetako Bertsolarien Txapelketako txapela, eta gaur ere egingo du iazkoa errepikatzeko saiakera.
Berarekin batean ariko dira beste 12 bertsolari ere, gaueko 22:00etatik aurrera, Garin tabernan. Horiek dira, behinik behin, orain arte izena eman dutenak. Baina, nos­ki, animatzen denak au­kera dauka oraindik, oholtza gainera salto egiteko.

Gai serioak, debekatuta
Oraingoz izena eman dutenen artean estreinekoz animatu denik bada ere, gehientsuenak aurreko edizioetan aritu­ta­ko­ak dira. Guztira, 13 bertsolari ariko dira kantuan: Oxan, Xapo, Iñigo, Aitor eta Aitor, Aingeru, Haritz, Mingo, An­doni, Tturko, Eñaut, Notayo eta Naroa. Eta seguru besteren bat ere animatuko dela, afalondoreneko taberna gi­ro­ak berotuta...
Hain zuzen, giro hori man­tentzeko, gai serioak debe­ka­tuta daudela jakinarazi dute an­tolatzaileek. Bertsotan do­tore, tabernako jaun eta jabe bihurtu nahi duenak, beraz, umoretik jo beharko du! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!