Pirinioetara bi txango Mendiriz Mendik, oinez eta eskien gainean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 18a, 01:00

Pirinioak bixitatuko dituzte datozen bi asteburuetan Men­diriz Mendi elkarteko kideek.  Asteburu honetan GR 11 ibilbideko aurreneko etapa egingo dute, Irundik Berara; hurrengoan, eskiatzera joango dira Pirinio frantsesera, Cautere­tse­ra, hain zuzen.

Asteburu honetarako izenematea, bihar arte
Egun osoko plana egin du Men­diriz Mendi elkarteak igan­de honetarako. Euskal pi­ri­niotan kokatuta dagoen GR-11 ibilbideko aurreneko etapa egingo dute partehartzaileek. 
Atsegindegin jarri dute elkartzeko zita goizeko 07:30e­tan, eta bertatik abiatuko dira Irunerantz. Berarako bidea egingo dute, eta eguerdian Beran bazkaltzeko asmoa daukate. Bihar arte dago izena emateko aukera: bazkideek 11 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, aldiz, 14 euro. 

Eskiatzera, datorren astean
Datorren astebururako, hilaren 28 eta 29rako, plan borobilagoa daukate. Edozein motatako eskia (iraupenekoa, alpinoa, eta erraketak) egiteko aukera izango dute bazkide eta ez bazkideek. Pirinio fran­tseseko Cauterets herrira joango dira, eta herrian bertan dagoen aterpe batean pasako dute gaua. 
Larunbatean, hilaren 28an, goizeko 06:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta igandean egingo dute buelta, arratsaldez. 
Astelehenean ireki zuten eskiatzera joateko izena emateko epea, eta urtarrilaren 26an itxiko dute. Prezioak adinaren eta bazkidetzaren arabera izango dira, baina denek 30 euro aurreratu beharko dituzte apuntatzerakoan. Pre­zioaren barnean daude bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria; forfaita, aldiz, ez da prezioan sartzen.

Informazio gehiago, bulegoan
Interesa duenak edo informazio gehiago behar duenak, astelehen, ostegun eta ostiraletan irekitzen du bulegoa Mendiriz Mendi elkarteak, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!