Birfundazio prozesua osatu du azkeneko hilabeteetan Sortu alderdiak, eta azkeneko pausuak besterik ez zaizkio falta lana borobiltzeko.
Bide horretan, eztabaida gunea antolatu du Hernaniko Sortuk gaurko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da, Biteri kultur etxean.
Bertan, mahai gainean jarriko dituzte Sorturen Kontseilu Nazionalerako hautagaitzak; horiek landu eta bozkatzeko aukera izango da gaurkoan. Bestalde, emendakin partzialak eztabaidatuko dituzte, baita horiek landu ere.
Bozkatzeko aukera, ostiralera arte
Dena den, ez da hautagaiak eta emendakinak bozkatzeko egun bakarra, ostiral gauerdira arte izango baita aukera. Horretarako, ezinbestekoa izango da akreditatua egotea.
Hernanitik, bi hautagai
29 kide izango ditu Kontseilu Nazionalak, horietatik 14 dagoeneko hautatuak daude, eta beste 15 falta dira. Hasiera batean aurkeztutako 373 hautagaietatik, 38 geratzen dira, horien artean aukeratzeko. Tartean, bi hautagai Hernanitik bertatik: Elena Beloki eta Marian Beitialarrangoitia.