Asier Kidam magoak liluratuta utzi zituen astigartarrak igandean. Asko lagundu zioten, baita ere, Alfonso Diez eta Iraitz Lizarraga antzezleek eta Bittor Agirre piano-joleak. Magia eta sorpresak izan ziren nagusi Magia lapurra ikuskizunean, eta magia bikoiztu egin zuten, gainera: emanaldi bakarraren ordez, bi eskaini zituzten. Izan ere, berehala bukatu ziren aurreneko saiorako sarrerak, eta aukera izan zen bigarren saio batekin gozatzeko. Hala ere, inork ez zuen asmatu zein izan zitezkeen trikimailuak; magia izan zen nagusi!