Azken norgehiagokan lortutako berdinketari esker, puntu garrantzitsua ekarri zuten Mundarroko mutilek etxera, baina horrek ez du esan nahi gaurkoan lasaiago ibiltzeko aukera izango dutenik.
Ez behintzat, parez pare izango duten taldea zein den kontuan hartuta. Izan ere, Euskaldunari egin beharko diote aurre moreek, 16:00etan hasita, Zarkumendegin.
Garaipenaren bila, berriro
Denboraldi hasiera gogorra izan du Mundarrok, jokatutako 16 partiduetatik 3 bakarrik irabazita. Baina azken 5 partiduetako batean lortu du garaipen horietako bat, eta gainontzeko lauetan, berdindu egin du.
Euskalduna 9 postu gorago dijoa sailkapenean, eta beraz, partidu zaila espero da. Baina irabazteko grina areagotuko die horrek moreei, seguru.