2017garren urtea hasi besterik ez da egin, eta dagoeneko izan dira indarkeria matxistari lotutako hainbat kasu. Hain zuzen, azkeneko asteotan, bi emakume izan dira erailak Euskal Herrian, eta bi urteko haur bat ere larriki zauritua izan da.
Kasu horiek guztiak, eta aurretik gertatutakoak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaurko Hernaniko Berdintasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak, bat eginda. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute zita, Plaza Berrin.
Dagoeneko bi emakume izan dira erailak, eta haur bat larriki zauritua.
«Nazkatuta gaude, nahikoa da»
Berdintasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak egindako deialdian argi eta garbi azaltzen dute gaurko zitaren zergatia: «nazkatuta gaude, nahikoa da».