Ur mailak gora egin arren, kalte haundirik ez

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 18a, 01:00

Asteburuan hasi eta as­te­le­he­nera arte, euria izan da pro­­tagonista, eta horrekin, Urumea ibaia bera.
Alerta laranja ere eman zuen Babes Zibilak astelehen eguer­dira arte, eta atera ziren urak zenbait tokitan. Baina eguerdia iristerako, aler­­ta horira jaitsi zen abi­sua. Hotzak hartu du orain, protagonismoa.

Ateratako urek, kalte txikia
Asteburuan botatako euriak eragina izan zuen Urumea ibaian, eta urak atera ziren zenbait tokitan; besteak bes­te, Ergobiako zubi baz­te­rre­tan, baratzetan. Ez zen bes­telako kalterik izan.
Hernanin gehixeago na­ba­ritu zen Urumea hazi zela; Landareko errugbi zelaia ur azpian geratu zen, oso-osorik.

Euririk ez, baina hotza, galanta!
Astelehenetik hona ateri eu­tsi dio zeruak, baina hotza iri­tsi da; izotza dela eta, abi­su horia emana dago, gaur arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!