Alde Zaharrean bilerak gaur, aurrekontuez

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 18a, 01:00

Gobernu Taldeak sei bilera deitu ditu aste honetan, as­ti­gartarrekin, abenduko Ple­no­an onartu ziren 2017ko Udal Aurrekontuen berri ema­­teko. Horrez gain, «hel­bu­rua da herritarren ideiak eta proposamenak jasotzea, urtean zehar txertatzeko».
Aurreneko bilera aste­le­he­nean egin zen, eta gaur, bi bi­lera deitu ditu; 19:00etan Ple­no aretoan, Ka­le Na­gu­si­ko eta Pelotari ka­le­ko bi­zi­la­gu­nekin; eta 20:30e­tan Kul­tur Etxean, Galtzaur eta Erre­kaldekoekin.

Etzi eta astelehenenean, hurrenak
Beste hiru bilera deitu ditu Udalak, datozen egunetan. Ostiralean, 19:00etan Er­go­bia eta Oilaumeko bizi­la­gu­nekin bilduko da, Estanko ta­bernan. Ondoren, 20:30e­tan, Arrobitxuloko udal lo­ka­lean bilduko da Arrobitxulo eta Urumea Berrikoekin. 
Az­kenik, hilaren 23an, San­tiomendi-Ermañako bi­zi­­la­gunekin deitu du bilera, 19:00etan Plazetxen, eta Pe­ru­rena-Bentetakoekin, 20:30e­tan frontoiko lokalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!