Lan merkatuan sartzeko hiru proiektu, gazte langabetuentzat

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 17a, 01:00

buruntzaldea-Beterriko gazteei lan merkatuan sartzeko aukera eman nahi die Beterri-Buruntzaldeko Udalek, eta helburu horrekin Txertatu Mer­katuan proiektua jarri du martxan. Nahia da, langabezian dauden gazteei eta ikasten ari ez direnei lanera itzultzeko aukerak ematea. 21 eta 29 urte bitarteko gazteei dago zuzendua. Proiektua 3 urterako da, eta aurrenekoa da orain martxan jarri dutena, lan bertikalekoa.
 

Buruntzaldeako gazteek, lehentasuna
GARAPENek eramango ditu aurrera Txertatu Merkatuan programaren bueltan garatuko diren hiru proiektuak, eta Andoaingo Udalak kudeatuko ditu. Jakinarazi dutenez, au­rreneko proiektua martxan da dagoeneko: lan bertikalekoa. Urtarrilaren 31n hasiko da eta ekainaren 9ra arte emango dituzte prestakuntza saioak, besteak beste, gizarte eta lan orientazio eta integrazioko teknikei buruz. Prestakuntza egiten dutenek IRATA nazioarteko ziurtagiria jasoko dute. Ondoren 180 orduko praktikak egingo dituzte. 
Gogoratu dute 12 plaza daudela, eta izena eman nahi duenak zabalik duela epea; Buruntzaldeako gazteek lehentasuna izango dute. Izena urtarrilaren 30a bitartean eman daiteke Andoaingo Urigain etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!