Nola berreskuratu zoru klausulen dirua?

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 17a, 01:00

hernaniko Kaleratzeak Stop­ek hitzaldi informatiboa an­tolatu du bihar, zoru klausulen inguruan. Europako Ba­tasuneko Justizia Auzitegiak eba­tzi berri du, bankuek zoru klausuletako dirua osorik itzuli behar dutela. Auzi­te­giaren esanetan, atzera eragina mugatzea Europako Ba­tasunaren legeriaren aurkakoa da. 
Hernanin asko dira zoru klausularekin kaltetuak izan diren herritarrak, eta hauei informazioa ematea da biharko hitzaldiaren helburua. Biterin da, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!