«Beti bilatu dugu kalitatea, eta sukaldean, mimoa»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Atzo bertan ireki zituen ateak, Ergobiako Gu­ru­tze­ta sagardotegiak. Beraz, hasiak dira aurtengo sa­gardo berria txotxetik ateratzen; «dira ka­li­tatezko sagardoak, gorputza dutenak, lehengo urtekoak baino kolore gehixeagorekin, txin­partadunak eta afrutatuak, aroma haun­dikoak», azaldu du Joxe Angel Goñi sagar­do­gi­le­ak.
Eta sagardoarekin batean, jakiak ere zaintzen di­tuzte. «Beti bilatu dugu kalitatezko produktua botiletan eta txotxean, eta su­kal­de­an, mimoa. Orain arte, asko etortzen ziren sa­gar­doa pro­ba­tzera eta oraindik badira sagardoaren ebo­luzioa ikusteko maiz etortzen direnak. Baina egun, jateagatik eta turismoagatik ere etortzen dira».

«Euskal Sagardoa, etorkizuneko bidea»
Horrela, egokitzen jakin du Gurutzetak, baina iza­era galdu gabe. «Azken urteetan sektorea ados jarri da, marka baten beharraz. Gorenak-ekin hasi ginen; denak ez geunden ados, baina bide bat markatu du, eta orain, jatorri-izendape­na­re­kin lortu da adostasuna. Azken aukera izan dai­te­ke, sagardogintza etorkizuneko bidean jar­tze­ko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!