Aurreneko bostetan sartzerik ez, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 01:00

Atzo goizean jokatu zen au­rre­neko jardunaldia, Pasaian, Gipuz­koako batel Ligaren ba­rruan. Eta estreinakoan, sei batelekin aritu zen Hernaniko Arraun Elkartea, maila des­ber­dinetan. Aurreneko boste­tan sartzerik, ordea, ez zuten izan hernaniarrek.
Seigarren izan ziren senior mailako emakumeak, atzetik Zumaia utzita. Baina postu na­­­barmenena, beharbada, mu­til infantilek lortu zuten, ­7garren sailkatuta, 15 batelen artean.
Beste 15 atera ziren jubeni­letan ere, eta 8garren eta 15garren izan zen Hernani, bi batelekin.
Mutil kadeteak 10ga­rren izan ziren, eta neska prome­sak, azkenik, 12garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!