Aurreko astelehenean hil zen Pedro Garcia Ortiz, Piter, eta CD Hernanik gogora ekarri du, «urte askotan Txantxillako zelaian kontserje» izan zela. Klubak bere doluminik beroenak eskaini nahi izan dizkio haren familiari: «pertsona ona eta langilea zen Piter, eta horrela gogoratuko dugu». Haren argazki bat ere bidali du Kronikara, Txantxillako zelaikoa.