Telebistan emango dute gaur, Sagardoa bidegile dokumentala. Gaueko 22:20etan jarriko dute ETB1en, eta bertan, aukera izango da hernaniar asko ikusteko.
Izan ere, partehartze nabarmena izan dute dokumentalean. Bego Zubia da zuzendari eta gidoigilea, Hernanin bizi dena. Eta dokumentalean azaltzen dira, besteak beste, Zelaia sagardotegiko Oihana Ganzerain, Iparragirreko Arantxa Eguzkitza, Kantuz abesbatza, Aritz eta Simon Goikoetxea, eta Aitor Beltran eta Ander Barrenetxea txalapartariak. Beste hainbat herritar ere azaltzen dira.