Eztabaida gunea Biterin, asteazken honetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 01:00

Azkeneko fasean sartu da, Sorturen birfundazio prozesua. Hain justu, orain dute mo­men­tua, Kontseilu Naziona­leko kideak aukeratzeko. Eta horri begira, eztabaida gunea antolatu du Hernaniko Sortuk, asteazken honetan. Biteri kul­tur etxean izango da, arra­tsal­deko 19:00etan.
Bertan landuko dituzte, ba­tetik, Kontseilu Nazionalerako hautagaitzak, eta bozkatzeko aukera ere izango da. Eta bes­tetik, emendakin partzialen eztabaida egingo dute, eta baita bozketa ere.
Urtarrilaren 20ko gauer­di­ra arte dago bozkatzeko epea; bai zerrenda irekiko hauta­gaiak, eta baita emendakinak ere. Hori bai, gogorarazi dute, bozkatzeko akreditatua egon beharra dagoela, eta oraindik badagoela aukera, akredita­zioa egiteko.

Eztabaida gunean izango da aukera, Kontseiluko kideak eta emendakinak bozkatzeko.

Dagoeneko badira 14 kide, Kontseilu Nazionalean; eta beste 15ak, zerrenda irekien bidez aukeratuko dituzte. Ha­si­­eran proposatu ziren 373 hau­tagaietatik, 38 geratzen dira, bozkatzeko. Tartean dira, Ele­na Beloki eta Marian Bei­tiala­rrangoitia hernaniarrak.

Urtarrilaren 21ean, Bilbora
Sortuk jakinarazi du, bestalde, urtarrilaren 21ean izango dela Kongresua Bilbon, eta joateko deia luzatu diete hernaniarrei. Elkarrekin bertaratzeko ere, kedada egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!