Gazteen artean bereziki, etxebizitzen alokairua sustatu nahi du Udalak, eta horregatik, dirulaguntza partida bat gorde du, alokairua ordaintzen laguntzeko. Guztira, 164.000 euro bideratu ditu horretara: erdia (82.000 euro) 18-35 urte bitarteko gazteentzat; eta beste erdia, 36 urtetik gorakoentzat.
Diruz lagunduko diren alokairu gastuak, dira 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartekoak.
Eskaera orriak, udaletxeko harreran eta web orrian
Dirulaguntza eskatzeko epea, datorren asteartean bukatuko da, urtarrilaren 25ean. Horretarako, eskaera orriak daude udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, edota web orrian: www.hernani.eus.
Behin beteta, udaletxean entregatu behar da eskaera: astelehenetik ostiralera, goizez Herritarren Harrera Zerbitzuan (08:00-14:00), edo arratsaldez Erregistroan (14:00-19:00).
Dirulaguntza eska dezaketenak dira, gutxienez urtebetez Hernanin erroldatuta dauden herritarrak. Eta beraien diru sarrerak, ezingo dira izan 25.000 euro baino gehiagokoak urtean, pertsona bakarra bada; edo 39.000 eurokoak, bi pertsona badira. Autonomoen kasuan, 21.000 eurokoa da muga.