Txotx denboraldiko arazoen inguruko kongresua, aurtengo proposamen berria

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 01:00

2017ko txotx denboraldiari eman zioten hasiera aurreko larunbatean Paco Etxeberria mediku-forentseak eta Aran­­zadi zientzia elkarteko kide­ek. Hasiera honekin batera, Kaxko elkarteak luzatu du bere proposamena bolada berria denek gozatu dezaten. Izan ere, lehenik eta behin argitu dutenez, «Kaxko elkarteak Txotx denboraldia bezalako ekintzak babesten ditu, herria aktibo man­tentzen dutelako eta lan­postuak sortzen dituztelako».

Jokaera zuzena duten tabernei, babesa
Ildo horretatik azaldu dute, jokaera zuzena duten taber­nek beti izango dutela haien babesa: «beti izango dute gu­re babesa bizilagunen esku­bideak errespetatzen dituz­ten tabernek, legeak esaten duena bete eta gauetan ateak eta lehioak itxita man­ten­tzen saiatzen diren haiek, eta segurta­sunagatik, ezarri­tako edu­kiera errespetatzen du­te­nek».

«Udalari eskatu dio­gu Udaltzaingoaren presen­tzia areagotzea, eta legea irmoki aplikatzea».


Elkarteak ere, badauzka beste hainbat kezka: «ba­tzu­en jarrera sexistak (hori de­sa­ger­taraz­teko Udalak kan­paina bat ja­rri du martxan, gure babesa duena), gaueko zaratak, ekin­tza banda­likoak, eraso­ak, etab., baita orduan areagotzen den kaleko zikinkeria ere». 

Hainbat eskaera, Udalari
Horrez gain, jakinarazi dute hainbat eskaera egin diz­kiotela Udalari: «eskatu dio­gu Udaltzaingoaren presen­tzia areagotzea, eta legea irmoki aplikatzea». 

Kanpainaren segida, eta proposamen berria
Elkarteak berak ere, hartu ditu neurriak: «aurten ere Kaxko garbia eta zaratarik gabekoa kanpainarekin ja­rrai­tuko dugu (Udalaren eta Berriak elkartearen babesa­rekin), horregatik, bizilagu­nen laguntza eskatzen dugu, prest dauzkagun banderak jartzeko, batez ere, aurre­neko pixuetan».
Proposamen berri bat ere badakarkite: «asmoa dau­kagu kongresu bat edo ezta­baida foro bat antolatzekoa, arazoak konpontzen saia­tzeko». Beraien intentzioa da Eusko Jaurlaritzako, Diputa­zioko edota antzeko arazoak dituzten Udaletako ordezka­riak gonbidatzea, baita alder­di politikoak, tabernariak, bizilagunak, eta laguntzeko eta ideiak emateko prest dagoen edonor ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!