Zoru klausulen dirua nola berreskuratu azaltzeko, hitzaldi informatiboa etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 01:00

Zoru klausulen bueltan, zita berri bat jarri du Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak; orain­goan, aldeko epai bat izan delako. Izan ere, aben­du­an ebatzi zuen Europar Bata­suneko auzitegiak, bankuek osorik itzuli behar dutela, zoru klausuletako dirua.
Hori horrela, hitzaldi infor­matiboa eskainiko du Kale­ra­tzeak Stopek etzi, asteaz­ke­ne­an, eta bertan azalduko dute, nola berreskuratu zoru klau­sulen dirua.

Biterin, 19:00etan
Biteri kultur etxean izango da saioa, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta herritar guztiak ani­matu dituzte: «informa zai­tez nola jokatu, zoru klau­sulen aurrean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!