Bueltaxka antolatu du gaur Mendiriz Mendik, adin guztietako herritarrentzako modukoa. Plazatik abiatuko dira 09:00etan, eta Oriamendira igoko dira. Eta bide batez, historia pixka bat ezagutuko dute, bertan izan baitzen, Karlista eta Isabelinoen arteko guda bat, 1837ko martxoaren 16an. 6 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta lau orduko tartea aurreikusi dute egiteko. Zailtasun berezirik ez dauka ibilbideak.