Urtea hasteko ere, dominak pilatzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 15a, 01:00

Pasa den asteburuan bi pro­ba­tan hartu zuten parte atleta herna­niarrek, eta argi utzi zu­ten Gabonetan ere ez dutela atse­denaldirik hartu; hala erakusten dute emaitzek.

De Solek, brontzea
Batetik, beteranoen Euskadiko Txapelketa jokatu zuen Txelu De Solek Donostiako belo­dro­moan, eta brontzea lortu zuen pista estaliko 3.000 metroko proban, M40 kategorian.

Errege Krosean, beste bost domina hernaniarrek
Bestetik, igandean jokatu zen Errege Krosa, Uliako Gimnas­ti­kak antolatuta; eta Euska­di­ko Txapelketa ere izan zen proba, errepideko 10 kilome­trotan.
Seigarren izan zen Mai­ta­ne Guerrero, 37:54 denbo­ra­re­kin; baina Euskadiko Txapelketako hirugarren, eta beraz, bron­tzea jantzi zuen, maila absolutuan.
Kadeteetan, berriz, CD Her­na­niko bi mutil igo ziren po­diu­mera: Unai Iraola bigarren, eta Jon Tolosa hirugarren. Eta hirugarren sailkatu zen baita ere, infantil mailan, Gorka Lopez de Arregi.
5 kilometrokoan, hirugarren izan zen Thomas Gambino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!