Mus txapelketa antolatu zuen Goizuetako Umore Ona elkarteak Urte Zahar egunean, 2016a ondo bukatzeko. Denera, 17 bikotek hartu zuten parte txapelketa herrikoiean, eta giro ederrean pasa zuten arratsaldea parte-hartzaile guztiei.
Horien guztien artean Xumar eta Iñigo izan ziren txapeldunak, eta beraiek jaso zituzten oliasko eta txanpan botila bana.
Juan Miel eta Albaro izan ziren bigarren sailkatuak, eta beraientzat ere izan zen saria, txuleta eta ardo botila bana etxeratu zituzten, hain zuzen.