Gabonak bukatu dira, eta baita haurren eskolako oporrak ere. Baina ez dira nolanahiko oporrak izan gaztetxo aranoarrentzat. Urtero bezala, tailerrak eta jolasak egin baitzituzten haiek abenduaren bukaeran, urtea ondo bukatzeko. Solasean eta eskulanetan ibili ziren, baina baita kalean ere. Hotza ahaztuta, kanpoko haizea aprobetxatu zuten parapentea ateratzeko.