Plenoa egin zuen Aranoko Udalak, azaroaren 24an; eta bertan hartutako erabakiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri ditu, abenduaren 23an.
Batetik, onartu zuen aurreneko aldaketa bat egitea, 2016ko Udal Aurrekontuari, kreditu gehigarri bat sortzeko. Hasierako onarpena eman zitzaion proposamenari. Orain, 15 eguneko epea dago alegazioak aurkezteko, iragarkia aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eta bestetik, aho batez onartu zituen 2017 urteko udal zergak, tasak eta prezio publikoak: uraren tasa, agiriak luzatu eta tramitatzekoa, lurren gaineko kontribuzio tasak...
Horiek guztiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan argitaratu ditu, eta bertan daude ikusgai. Urtarrilaren 1etik aurrera egonen dira indarrean.