Azaroaren bukaeran argitaratu zuen Dobera Euskara Elkarteak, Ipuin Faktoriako hirugarren lana: Mozoloaren bidea. Eta ordutik, hamaika tokitan kontatu dute, eta hamaika tokitan osatu dute, beraz, bide hori. Durangoko Azokan izan zen aurreneko kontaketa, eta orain arteko azkenekoa, berriz, Ainara Azpiazu ‘Axpi’ ilustratzailearen erakusketan.