Elkarretaratzea egin zuten ostegunean, beste bat, Plaza Berrin. Garrasi bat gehiago izan zen kontzentrazioa, eraso sexisten kontra, eta zehazki, kondenatu nahi izan zuten, Portugaleten gertatutakoa, «indarkeria matxista kasu berri bat. 2017 urtean, indarkeria matxistaren ondorioz hildako aurreneko emakumea izan da Euskal Herrian», gaitzetsi zuten Hernaniko Berdintasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak. Eraso sexistarik EZ irakurri zitekeen, atera zuten pankartan.