«Beti izan diot Hiazintori, barrenak eragindako miresmena»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Urtarrilaren 7an hil zen Hiazinto Fernandorena Setien, 86 urte zituela. Duela 40 urte­tik ezagutzen zuen Juanjo Uriak, eta haren izaera gorai­patu nahi izan du, Kronikara ekarritako idatzi baten bitartez: «ezagutu nuenetik, estimuan izan dut Hiazinto, eta onartu behar dut, barrenak eragin­dako miresmena izan diodala beti», azaldu du Uriak.
Eta gaineratu du: «zaila da nire sentimendu hauen arra­zoiak azaltzea, baina uste dut, izan dela beti gizon osoa ikusi dudalako. Euskara eta euskal kulturaren aldeko gauzetan nabarmendu da beti, baina pertsona bezala, bere ibilbide luzean defendatu dituen giza baloreak, eta pre­mian zegoen jendearen alde, askotan hartu izan dituen konpromisoek, txunditu izan naute maiz, ha­markada haue­tan», dio Uriak idatzian.

Hernaniko Udaleko itzultzaile eta euskera arduradun
Nabarmendu du, Laz­­kaon es­ko­la euskaldun bat sortu zue­la, Hernaniko Uda­le­ko itzul­tzaile eta euskera ardu­radun izan aurretik. Udalekuen so­rre­­ran lan haundia egin zuen Fer­nan­dorenak, eta Gipuzkoako Ikas­to­len Elkartearen eta Gor­dai­lu editorialaren sortzai­le­­e­ta­koa izan zen, ikas­to­le­ta­ra­ko mate­rial pedagogikoa sor­tzeko, Uriak gogo­ra ekarri du­enez. Eta na­barmendu du: «atera kon­tu­ak, zenbat zor dien gure herriak, hauei guztiei!».
«Nekaezina zen, hitz ba­te­an esan beharko balitz. Non­dik ateratzen duk denbora, hain­beste ekintzatan buru bela­rri ibil­tzeko?, esaten nion asko­tan», kontatu du Uriak.
Eta hari eskainitako bertso bat ekarri du gogora, Fer­nan­dorenari 2004an egin zio­ten omenaldian, hari kantatutako ko­pletan azkena; Hia­zin­to Gi­za­kia tituluarekin, Eguz­ki­ak urtzen du han goian doinuan:

Eta Hiazinto zer izan dugu
bere giza izaeran,
eredu eder askoak utzi
ditu bere jardueran,
eten gabeko jarrera zintzo,
adeitsu eta onberan,
baztertu askok aurkitu dute
babesa Hiazintorengan,
zenbat egintza on egin ote
ditu bere ibiliren,
pobreen alde eta presoak
bisitatuaz kartzelan,
beraz, agerian da gaur hemen
zertara etorri geran,
biluztu eta erakustera
zer izan den eta zer dan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!