«Badaukagu Lizeaga auzoa bere onera ekartzeko proposamen orokorra!», nabarmendu dute Lizeaga 3.0 prozesuko bultzatzaileek. Lan topaketetan zehar osatu dute proposamen hori, eta gaur izango da azkeneko saioa. Goizeko 10:00etatik 12:00etara, Urumea ikastolan bilduko dira, eta behin proposamen orokorra osatuta, lanean jarriko dira proiektu konkretu batekin: Madalena plazan, zer behar da? Zer jarriko dugu?
Auzotar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia, «hemen hasiko baita auzoa bere onera ekarri eta hobetzeko prozesua. Orain... pentsatu, diseinatu, gauzatu!