Hernani-Gernika atzeratuta, Landareren egoeragatik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 20a, 01:00

Pasa den asteleheneko denboraleak, bere arrastoak utzi zituen Hernaniren etxean; Lan­daren, alegia. Bertan, etzi zen jokatzekoa Hernani eta Gernikaren arteko derbia, baina Landa­reren egoera medio, atzeratu egin du Es­pai­niako Errugbi Fede­razioak.
Hernaniko klubak aurkeztu zuen norgehiagoka atzera­tzeko eskaera, Gernikarekin ados­tu ondoren.

Data berria, kluben artean
Era berean, Diziplina Ba­tzor­deak erabaki du bi elkarteen artean, Hernani eta Ger­ni­karen artean hain zuzen, erabaki beharko dutela partiduaren data berria, urtarrilaren 25a baino lehen. Bestela, Di­zi­plina Batzor­deak berak hartuko du erabakia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!