Hainbat lan egingo ditu Udalak gaur eta bihar, eta horretarako, bide mozketak izango direla jakinarazi dute.
Loidi eta Altzueta artean, gaur
Asteleheneko denboralearen ondorioz, hainbat konponketa egin behar dituzte gaur Loidi eta Altzueta bideen artean. Lur jauzia izan zen, eta horrez gain, argiztapen arazoak ere izan ziren. Horiek konpontzeko, Udaleko argi eta ur zerbitzutik jakinarazi dute bidea moztu egingo dutela gaur 10:00etatik aurrera.
Kimaketa lanak, bihar
Bestalde, kimaketa lanak egingo dituzte Urbieta kalean, anbulategiaren atzeko partean, goizeko 09:00etatik 13:30etara. Kasu honetan, kalea luzerako itxiko ez badute ere, jakinarazi dute trafikoa aldiro etengo dela, beharrezkoa den guztietan.