«Giro jatorrena, aste barruan izaten da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Sagardoa eta jatekoa bezain inportantea izaten da, sagardotegian, giroa ere. «Guk, Ipintza sagar­do­tegian, bereziki zaintzen dugu», dio Agin Laburuk, «eta beteko dela dakigun egunetan, ez dugu talde haundirik hartzen, zalapartarik egon ez dadin».
Laburuk dio, asko aldatzen dela giroa, aste­gu­netatik larunbat eta igandera: «aste barruan izaten da giro jatorrena, sagardozaleak etortzen baitira, inguruko jendea. Larunbatetan pa­rran­dazaleak izaten dira, eta igandetan familiak».
Gainera, aste barruan joateko ohitura indartu nahi dute, eta horretarako, Udaberriko menu berezia jarriko dute otsailetik: udaberriko entsalada, piper beteak, arkumea xerratan errea eta postrea, txotxarekin noski, 15 euroan.

«Txotx garaia da akaso, txarrena!»
Aurten ere, urte guztian egongo da zabalik Ipintza, garai txarrik ez dagoelako sa­gar­dotegira joateko: «txotx garaia da akaso txarrena! Uda­rarako da hobea sagardoa». l

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!