Protokoloak, sexu erasoen kontra eta errespetuaren alde

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Sentsibilizazio kanpainari indarra eman nahi izan dio beste behin ere, Udalak, eta elkarlanean aritu da sagardogile, merkatari eta ostalariekin, bi ardatz dituen kanpaina bultzatzeko.
Batetik, sexu erasoen kontrako protokoloak in­da­­rrean jarraitzen du, kalean nahiz tabernetan sexu era­­soren bat identifikatuz gero, nola erantzun jakiteko.
Bestetik, Hernanin gozatu eta errespetuz jokatu kanpaina abiarazi dute, bereziki bisitariei zuzen­dua; «elkarbizitza eta errespeturako deia egiten diogu gure herrira datorren jendeari». Horrekin lotuta, gar­bitasunerako neurri gehiago hartu ditu Udalak, eta komun publiko gehiago izango dira: Plaza eta Atzietakoez gain, Plaza Berrikoen ordutegia 01:00ak arte luzatuko da, eta Zinkoenean ere jarriko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!