Txotx denboraldiak aukera ematen du, urteko sagardoak probatzeko. Baina ez hori bakarrik; azken urteetan gero eta aukera gehiago dago ezagutzeko, sagardoa beraz gain, sagardogintzari lotutako kultura, eta sagardogintza errotuta dagoen herrien historia eta ondarea.
Horrela, batetik, autobus zerbitzua jarri du berriro Udalak, Osiñagako sagardotegietara joateko (ordutegiak ikusgai, azken orrian). Eta bestetik, turismo informazio gunea irekiko du, berriro ere, larunbat, igande eta jai egunetan, bisitariei hainbat aukera eskaintzeko: bisita gidatuak Hernaniko hirigune historikoan, debalde; tren berdean bisita; edota bisita gidatua eta erremontea gertutik bizitzeko aukera, bi pakete motatan.
IBILBIDEA, TREN BERDEAN
- Tren berdean paseoa ematen da Hernanin zehar, hainbat pasarte kontatzen dituen grabazioa
entzunez.
- Otsaila, martxoa eta apirileko larunbatetan, eta Ostiral Santu egunean, 16:45etan euskeraz, 17:15etan gaztelaniaz eta 17:45etan euskeraz.
- Txartelak Biteriko turismo gunean salgai,
16:30etatik aurrera: 0-3 urtekoek, doan; 4-15
urtekoek, 1€; 16tik gorakoek, 2 €. Berriak elkarteko dendek bezeroen artean banatuko dituzte batzuk.
BISITA GIDATUA HIRIGUNE HISTORIKOAN
- Biteriko turismo informazio gunetik abiatuta, oinezko ibilbidea, Erdi Aroko Hernani ezagutzeko.
- Otsaila, martxoa eta apirileko igandetan, 12:00etan.
- Debalde da, baina derrigorrezkoa da erreserba
egitea, turismo informazio gunean (Biteri kanpoaldean). Gunea zabalik egongo da larunbatetan 10:15etatik 14:15etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta igande eta jai egunetan, 11:00etatik 15:00etara. Bestela: 943 33 70 28 / turismoa@hernani.eus.
PAKETE TURISTIKOAK: Bisita gidatua eta erremontea
- Erdi Aroko Hernanin barrena bisita, 10:15etan turismo gunetik aterata. Ondoren, 15:00etan Galarretako frontoian, erremontista profesional batekin kantxara jaitsi, pelota probatu, zesta jantzi, zesta eta pelotak nola egiten diren ikusi... Eta 16:00etatik aurrera, partiduak ikusi.
- Otsaila, martxoa eta apirileko larunbatero.
- Erreserba gutxienez 9 egun lehenago egin behar da: 943 33 70 28 edo turismoa@hernani.eus. Prezioa: 25 urtetik gorakoek, 30 euro; 18-24 urte artekoek, 15 euro; 18 urtetik beherakoek, doan,
baldin eta bi heldurekin badoaz.
- Prezio merkeagoak, 15:00etan Galarretara bisita kendu eta zuzenean 16:00etan partiduak ikustera joanez gero: 15 euro helduek, 6 euro 18 eta 24 urte artekoek, eta debalde, 18 urtetik beherakoek.