Sagardotegi txikia izateak eta kalitatea zaintzeak ematen dio Olaizola sagardotegiari, punttua. Otsailaren 3an irekiko dituzte ateak bertan, eta «sagardoak momentuz ongi» datozela ai-tortzen du Asier Olaizolak. «Gorputz dezentekoak dira. Oraindik eboluzionatu egin behar dute, baina usain eta gorputz aldetik onak datozte».
«Kalitatezko sagardoa egin nahi izan dugu»
Jendearen ohiturak aldatu direla nabaritu du Olaizolak. «Hasi ginenetik ikusi dugu aldaketa. Lehen jendeak bazuen astero etortzeko ohitura, eta orain, gutxiago; hiruzpalau sagardotegi aukeratzen dituzte, urte bakoitzeko. Baina bertakoak ez dira aspertu!».
Sekretua, kalitatean egongo da. «Gehiena saiatzen garena da, kalitatezko zerbitzua ematen, janaritik hasita. Aukeran ematen dugu, adibidez, bakailua saltsan, eta oso estimatua izaten da». Eta sagardoa ere zainzen dute, noski. «Kalitatezko sagardoa egin nahi izan dugu beti. Lehenbizi Gorenak markarekin, eta orain, baita jatorri izendapenarekin ere. Guztiontzat izango da ona».