«Gabonen ondoren, gosez eta egarriz omen, asko!»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Galdetzeak ere ez duela merezi dio Ba­tis­ta Goi­koetxeak; Elorrabiko sagardoa dator, «es­pe­zia­la! Bakoitzak norberarena izaten du ona!». Bro­matan bezala esaten badu ere, egiatik asko dau­ka, mimo haundia jartzen baitute: «terreno guz­tietan sagarra daukagu sartuta, eta horiez gain, biltzen ditugu sagarrak 6-7 baserritatik».
Prest daukate dena, hilaren 19an ateak ire­ki­tzeko, eta jendeak gogoa badaukala su­matzen du Arantxa Goikoetxea, alabak ere: «azaroan dagoeneko deika genituen! Gabonetan nahikoa ez, eta, gosez eta egarriz omen daude asko!».

«Tokia ona, sagardoa ona, jeneroa ona»
Elorrabira gerturatzen denak «goxo antzerako sagardoak» izango ditu aukeran, eta are jaki goxoagoak: «olagarroa eta xapoa, antxumea, etxe­an egindako postreak... izaten ditugu, en­kar­guz. Dakienak gauza berriak eskatzen ditu, eta ez dakienak, betiko menua. Gero, inbiritan izaten dira!». Beti izaten da aukera, berriro bueltatzeko. «Tokia ona, sagardoa ona, jeneroa ona» dutela ziurtatzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!