Erbururekin batera Zubiri, gaurko aurrenekoak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00


Erremonteaz gozatzeko beste aukera bat izanen da gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Bertan jokatuko du, ohi bezala, Zubiri goizuetarrak; oraingo honetan Erburu izanen du bikotekide, eta Barricart eta Garces, aldiz, aurkari. Aurreneko partidua izanen da beraiena, eta 35 tantotara jokatuko dute. Ostegunean ere, bertan izan zen Zubiri, eta Zeberio IIarekin batera, 40-35 garaitu zituen Ansa II eta Endika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!