Semperenatarrak dena emateko prest, azken proban

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Asteburu gazi-gozoa izan da Astigarragako txirrindularien­tzat. Kadeteentzat esaterako, ez zen asteburu ona izan. Telmo Semperenak 4garren egin zuen scracht proban; Julen Dorronsoro liderraren atzetik bukatu zuen. Bigarren proban ere ez zuen egunik onena izan Telmo Sem­pe­renak: atake batzuk burutu zi­tuen arrean, egoeraren kon­tro­la segituan berreskuratzen zuen tropelak. 11garren egin zuen, beraz, ez zuen punturik lortu sailkapen orokorrerako. Proba baten faltan bigarren jarraitzen du Telmo Sem­per­enak sailkapen orokorrean; liderrarekin duen aldea ordea, haunditu egin da azken jardunaldi honen ostean; lehenengo sailkatuak 11 puntu gehiago ditu. Eta atzetik, hirugarren sailkatua ere geroz eta gertuago du, 3 puntura soilik. Azkeneko jardunaldia beraz klabea izango da, eta dena eman beharko du podiumera igo ahal izateko.
Jaime Romero berriz, pro­tagonista izan zen azken jardunaldian, txirrin­du­lari­tzan esaten den moduan, jar­dunaldiko ‘petada’ haundie­na berea izan baitzen. Scracht proban 17garren egin zuen; puntuazio proban berriz, oso ausarta izan zen, eta tropela harri eta zur uzten saiatu zen behin baino gehiagotan. Talde txiki batekin egin zuen ihes, eta hirugarren sprintean puntua­tzea lortu zuen. Hori eta gero, hustu egin zen, eta pix­kanaka postuak galtzen joan zen. Tropelak harrapatu ere egin zuen, eta ez zen gai izan txirrindulari multzoa jarrai­tze­ko; azkenean erre­tiratu egin behar izan zuen. Egun txarra izanda ere, 14garren ja­rraitzen du sail­kapen oro­ko­rrean.

Urko Semperena, bikain
Junior mailan, Urko Sem­pe­renak dena eman zuen, nahiz eta gaindiezina den liderra duen aurretik. Sem­per­enak bigarren egin zuen bi probetan, eta azken jardu­nal­diaren faltan, 23 puntuko al­dea du liderrarekin.
Bio Racer Sariko azken jardunaldia bihar jokatuko da 09:30etan, Belodromoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!