AEK euskaltegiak dagoeneko hasi ditu 2017ko Zilegi Eskolak. Bi gaiekin eman diote hasiera urte berriari: automakillajea eta txalaparta. Aste honetan egin ditu aurreneko saioak, eta asteazkenean beste aukera bana izango da: 09:30etan txalapartari buruzko saioa izango da Erbetegi-Etxeberri baserrian, eta 18:30etan, automakillaje ikastaroa, AEKren lokalean. Biak debalde izango dira.