«Aulki-joko honek ez ditu gauzak gehiegi aldatuko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Atzo gauzatu zuen Jesus Mari Santos alkateak dimisio ofiziala, eta horren harira, balorazioa egin du EH Bildu udal taldeak, Kronikara bidalitako prentsa-ohar bitartez. 
Bertan, ezer baino lehen EH Bil­duk «onena opa dio urte eta erdi honetan Astigarragako Alkatea izan den Jesus Mari Santosi». Dena den, albisteak ez die harritu: «EH Bilduren aurrei­kuspenetan zegoen Alkateak legealdia ez amaitzea, eta hasieratik erdi itza­lean agintzen egon den Al­kateordea izan den Zorione Etxeza­rragak aginte-makila hartzea. Beraz, zoritxarrez, aulki-joko honek ez ditu gauzak gehiegi aldatuko». 

«Balantze negatiboa»
Ordura arte, Gobernu honen «balan­tze negatiboa» egiten du EH Bilduk, eta dio «alferrik galdutako urte eta erdia izan dela»; besteak beste, «A3 autobus linea ezabatu digute; ordainetan, astigartar guz­tiok, sa­gardotegietara doazen luxuz­ko ga­rraio zerbitzua ordaindu dugu; ur­teetan aurreneko aldiz ez da Mugi­kortasun astea antolatu, eta taxi zerbitzua oraindik ere desa­ger­tua dabil; Kultur Etxearen proiektu es­trategikoaren diseinuan herrita­rren eta eragileen parte-hartzea baz­tertu da; Haurreskola berria martxan jartzeko eragozpenak eta trabak nabarmenak izan dira; hondakin-bilketa pribatizatu egin da eta langileak kaleratu dira inolako konplexurik gabe...». 
Horregatik guztiagatik, eta beste hainbat arrazoi medio, EH Bilduk ezin du esan «2015eko ekainetik bizitakoa ona izan denik»: «inpro­bisazioa, koor­dinazio falta, gezurrak eta utzikeria nagusi izan diren 580 egun izan dira». Gainera, uste dute «EAJk, PSE-EEko zinegotzia ezin­besteko konplizea izan duela». Eta beraz, «egindako guztiaren ardura ere baduela». 
Bukatzeko salaketa ere egiten du: «osasun arazoak dimi­sio­rako arrazoi nagusia izan direla onartuta ere, EAJko gainontzeko kideek, zine­gotziek zein militante jakin batzuk, Alka­tearen aurka egin duten kan­paina salatu nahi dugu eta gure elkartasuna adierazi».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!