Donibanen hasiko dute Liga bihar, batelek

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 14a, 01:00

Gipuzkoako Batel Ligari ha­sie­ra emango diote bihar arraun­lariek, goizeko 11:00e­ta­tik aurrera Pasai Donibanen  jokatuko den estropadan. 
Aste Santura arte luzatuko da Liga, eta hernaniarrek ez dute hutsik egingo.

Sei batel, Hernaniko neska-mutilek
Guztira, sei batel aterako ditu Hernanik. Nesketan, bi; pro­me­setan eta absolutuetan. Mu­tiletan, berriz, lau; infantil eta kadeteetan bana, eta ju­beniletan bi.

Gabonetako saridunaren bila
Bestalde, Hernaniko Arraun Elkarteak jakinarazi du Ga­bo­netako zozketako irabazlea, 8357 zenbakiduna, ez dela agertu oraindik. Irabazleak hernani.arrauna@gmail.com helbidera idatzi behar du, Lur Lan baserritar elkarteko saskia eta Hernani Bidaiaken erabiltzeko 250 euroko txekea jasotzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!