Iparraldeko euskal lizeo bakarretik, Bernat Etxepare lizeotik, etorriko dira gaur Hernanira. Eta txotx irekiera festa aprobetxatuz, postua jarriko dute Plazan. Bertan, sagarrondoak salduko dituzte, lizeoari laguntzeko dirua biltzeko: laguntza bat, sagarrondo bat. Alegia, laguntza ematen duen herritar bakoitzeko, sagarrondo bat landatuko dute. Laguntza izan daiteke 30, 50 edo 100 eurokoa, eta nahi izanez gero, gehiagokoa ere bai.
Postua jartzeaz gain, ikuskizunak ere eskaini nahi dituzte gaur Hernanin: kantu eta dantza saioak, lizeoko ikasleen eskutik.